Ipuinek garrantzi berezi dute haurren hezkuntzan eta garapenean. Hainbat gaitasun eta balio lantzen dira tresna hauen bidez eta eragin nabarmena dute haurrengan.
Konturatu gara, askotan, irakasleek gabeziak dituztela balio pertsonalak lantzerako orduan, gatazkak konpontzerakoan, ... eta hau dena gelan lantzerakoan. Hau egitea ezinbestekotzat jotzen dugunez, eta honetarako erabiltzen diren ipuin eta materialak zaharkituak eta oso erabiliak daudela ikusi dugunez, blog hau sortzea bururatu zaigu.

Honen bitartez, egoera desberdinak lantzen dituzten ipuin eta pertsonai ugari aurkituko dituzue hemen. Gainera, formato desberdinetan aurkezten dizkizuegu; bai bideo bidez, entzumenen bitartez, irakurgai modura...

Horrez gain, hau dena lantzeko eta ipuin berrien beharrizana asetzeko asmoz, bilduma hau eraikitzen ahaleginduko gara gaurtik aurrera.

Erabligarria izango zaizuenaren esperoan, disfruta ezazue!!

Moldatu ditugun ipuinak

SAGUA ETA LEHOIA: laguntasuna



Sagua eta lehoia from mayonesaUPV

Irakurri ipuina eta egin gogoeta

_________________________________________________________________

TXIMINOA ETA DORDOKA: enpatia



Zer ikasi dezakegu ipuin honekin? Imaginatu lehengusu, auzoko, lagun txiki bati irakurriko diozula, ze zati azpimarratuko zenuke? Zer uste duzu dela istorioko garrantzitsuena?

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina