Ipuinek garrantzi berezi dute haurren hezkuntzan eta garapenean. Hainbat gaitasun eta balio lantzen dira tresna hauen bidez eta eragin nabarmena dute haurrengan.
Konturatu gara, askotan, irakasleek gabeziak dituztela balio pertsonalak lantzerako orduan, gatazkak konpontzerakoan, ... eta hau dena gelan lantzerakoan. Hau egitea ezinbestekotzat jotzen dugunez, eta honetarako erabiltzen diren ipuin eta materialak zaharkituak eta oso erabiliak daudela ikusi dugunez, blog hau sortzea bururatu zaigu.

Honen bitartez, egoera desberdinak lantzen dituzten ipuin eta pertsonai ugari aurkituko dituzue hemen. Gainera, formato desberdinetan aurkezten dizkizuegu; bai bideo bidez, entzumenen bitartez, irakurgai modura...

Horrez gain, hau dena lantzeko eta ipuin berrien beharrizana asetzeko asmoz, bilduma hau eraikitzen ahaleginduko gara gaurtik aurrera.

Erabligarria izango zaizuenaren esperoan, disfruta ezazue!!

Erabilerarako argibideak


Blogaren goi aldean daude ipuinen sailkapenerako item-ak. Bakoitzean klikatuz hauek zabalduko dira.



NOR GARA?

Bilboko irakasle eskolako Lehen Hezkuntzako 4.mailako bost ikasle gara. Irakaskuntzarako Materialaren Ikerketa ikasgairako egindako lana da eta 2013ko irailetik, abendura burutu duguna.