Hemen ditugu hainbat ipuin tradizionalen bideo muntaiak. Material honekin hainbat ariketa plantea ditzakegu, zailtasunaren arabera azalduko ditugu:
Lehenengo zikloan istorio hauen bertsio desberdinak landu genitzake. Honetarako bideoan dugun istorioa, ikasle bakoitzari bere etxean kontatutakoa, liburutegian dugun edizioa, ...
Bigarren zikloan beste mota bateko hausnarketa bat proposatu naiko geuke. Ipuin hauetako pertsonaiak - protagonista, antagonista, ... - identifikatu eta hauen ezaugarriak aztertuko genituzke. Gero, gogoetarako galderak jaurtiko genizkioke ikasleriari:
- Ze euzaugarri dute komunean protagonistek?
- Ezaugarri horiek dituzten pertsonak beti dira onak?
(berdina antagonistekin)
Hirugarren zikloan ipuin hauek oso ezagunak zaizkienez jada, ikasleria taldeetan banatuko genuke (4 edo 5ekoak) eta talde bakoitzari ipuin bat esleituko genioke. Talde bakoitzak tokatu zaion ipuinaren bukaera alternatibo bat idatzi beharko luke eta, behin bukatuta, gainerako lagunei erakutsi. Horrela, istorioek topikoak apurtzea bilatuko genuke, ikasleen sormena landuz
________________________________________________________________________________
JUAN ETA OTSOA: gezurrak
JUAN ETA OTSOA from pkeizagirre on Vimeo.
Ikusi ondoren:
- Zergatik ez zioten sinistu Juani otsoa etorri zenean?
- Herritar bat izango bazina sinistu egingo zeniokeen?
- Zure interesen faborean gezurra esatea ondo dago?
- Zergatik esango zenuke zuk gezurren bat?
- Gezurrak, txikiak badira, esan daitezke?
- Ezagutzen duzu antzeko ipuinik?
Hausnartu Juani gertatu zitzaionaren inguruan.
_________________________________________________________________
HIRUKIAK ETA ZAZPI ANTXUMEAK:aurretik ezarritako rolak, bertsio desberdinak
Hemen duzue zazpi antxumeen istorioa, beste era batean kontatua:
- Zergaitik uste duzu dela otsoa gaiztoa? Ze arrazoi du maltzurra izateko? Sorginak zerikusirik du horretan?
- Antzumeak hirukien laguntzarik gabe salbatuko ote ziren?
- Zu hirukietako bat izango bazina, zurea ez den arazo baten aurrean alde egingo zenuke (ihesari emanez) edo laguntzen geratuko zinateke?
- Harritu egin zaitu ipuinak?
- Ze beste bertsio ezagutzen duzu?
- Ausartuko zinake zeure bertsio propioa sortzen?
_________________________________________________________________
XAGU KASKARINA: autoezagutza
Xagu kaskarina from ramon
_________________________________________________________________
AZERIA ETA OTSOA: gezurrak
Irakur ezazu arretaz hurrengoko ipuina:
A zeria basoko animaliarik zoliena da, azkarrena. Ondo baino hobeto daki goseari ihes egiten. Erbiari ez bada, oiloari egingo dio kolpe eta draust, barrura. Ba badiotsuet, behin azeria bazkaldu berri zegoen, hiru oilo gihartsu jan berri. Eta, hainbeste jan ondoren, badakizue, egarri. Ura non aurkituko eta komentu batean sartu zen isil-isilik. Arretaz, fraileak ez esnatzeko. Putzura hurbildu zen eta putzuan galdara bat aurkitu zuen hutsik. Galdara hari lotuta soka bat eta sokaren beste muturrean beste galdara bat uretan igeri. Putzuan ura eta azeriak eztarria siku...
Egarriak bultzatuta, azeria galdaran sartu eta uretara egin zuen salto. Plasta! Eta beheko galdara, zazta, gora. Baina ustegabean azeria preso geratu zen, putzutik atera ezinik. Azeria uluka hasi zen, laguntza eske norbaiti deika.
Ingurura nor hurbilduko eta... sekula ez zenuke asmatuko nor hurbildu zen... Ba,bai, otsoa. Zuek bai azkarrak gero! Hura ere gose. Eta badakizue otsoa animalia basatia eta jatuna dela osoooo jatuna. Aurrean harrapatzen duen guztia, taka, irentsi egiten du. Putzura gerturatu zenean, azeria ikusi zuen barruan eta harritu egin zen.
-“Zer egiten duzu hor barruan?”, galdetu zion.
-“Oilo eder batzuk jan. Etorri, zuretzat ere badago eta”.
Otsoa itsututa zegoen gosearen goseaz eta galdaran sartuta putzura egin zuen jauzi. Imajinatzen duzue, ezta?: otsoa putzuaren sakonera zihoan bitartean azeria gorantza. Azeriak ziria sartu zion, berriro ere. Orain otso iñuzentea zegoen putzuaren barruan. Gau osoa eman zuen han, ingurura ez zelako inor hurbildu.
Egunsentian fraileak joan ziren uretan. Galdara bestetan baino astunago zegoela ikusita, astoari lotu zioten soka. Hura ezustekoa! Galdararen barruan otsoa. Eta badakizue. Historio hauek beti amaitzen dute berdin: Azeria ase eta otsoa bero: A ze egurtua hartu zuena!
Erantzun galdera hauei:
- Zer uste duzu azeriaren jarrerari buruz? Zuk horrela jokatuko zenuke? Noiz eta zergatik?
______________________________________
ZAPATARI TXIROA: duzunarekin moldatzen ikasi
Behin batean jauregi eder batean andra-gizon aberatsak bizi ziren. Nahi adina diru zuten eta, harrigarria bada ere, eskuzabalak ziren. Baina etziren zoriontsuak.
Aurrez-aurre familia txiro bat bizi zen txabola batean. Aita zapataria zen eta amak zazpi seme-alaben ardura zuen, zazpi! Biek ere gogotik egiten zuten lan. Beharko egin! Hala ere etxe hartan oso giro zoriontsuan bizi ziren.
Bikote aberatsa, ordea, beti kopetilun. Haurrik gabe eta beti elkarrekin teman. Ña-ña-ña-ña. Pi-pi-pi-pi.
Eztabaidak eztabaida, bihotz onekoak ziren eta behin senarrak proposamen hau egin zion emazteari:
- "Zapatariaren familiari lagundu beharko genioke".
- "Bai, nik Larrazabaleko jauregia emango nieke", erantzun emazteak.
-"Bizkerreko soroen errentak ere beraientzat", senarrak.
Zapatariari proposatu ziotenean, honek onartu egin zuen oparia eta behin eta berriro eman zizkien eskerrak.
Zapatariaren familiak hurrengo egunean bertan aldatu zuen bizitokia eta zapatariak agur esan zion bere bizibideari, ez baitzuen lan egiteko premiarik. Gauean bapo afaldu eta denak pozik. Afalostean aitak oharra:
-"Haurrok, ondo itxi leihoaki! Bestela lapurrak bisitan izango ditugu eta".
Haurrek primeran egin zuten lo ohe bigunetan, baina gurasoak edozein zaratatxo entzunda urduri jartzen ziren. "Ea lapurrak datozen". Hurrengo egunean gauza bera eta hurrengoan ere antzera: "Haurrok, ez aterik zabalik utzi!", "Haurrok, ez edonori etxean sartzen utzi"...
- "Hau ezta bizimodua!", esan zuen zapatariak. "Beti lapurren beldur! Hartu maletok eta goazen! Nik zapatari lana egiten jarraitu nahi dut"
- "Bai. Diruok itzuli eta bake santua!", erantzun zion emazteak. "Gu ezkara aberatsen bizimodura egokitzen".
Egun hartatik aurrera gauzek beti bezala jarraitu zuten. Aberatsak kopetilun eta txiroak pozik.
Ariketa:
Ikasleak bikoteka jarriko dira eta bakoitzak ipuinean agertzen diren egoerak aztertu beharko dituzte (familiak ondasunak dituenean edo txiroa denean), bakoitzak egoera horren alderdi positiboa eta baita negatiboa ere azalerazi beharko du.
______________________________________
MARIPERTXENTA: estereotipoak apurtu
Ipuin tradizionalaren bertsio desberdina aurkezten da hemen:
Ipuina banaka irakurri era gero talde handian komentatuko dugu, ipuineko atal bakoitza desberdinduz:
- Hasiera
- Muina (ekintzak banatuz)
- Bukaera
Behin hauek bereizita, egoera bakoitza islaturik landuko da, egoera bera eta pertsonai bakoitzaren rola aztertuz. Ikasleen egunerokotasunean antzeko egoerak edo parekotasunen bat dutenak ematen ote diren ikuskiko da.
Ondoren pertsonaiak ere aztertzeko, hauexek arbelean idatziko dira eta jarraian bakoitzaren ezaugarriak (intrapertsonalki, moral eta etikoki) adieraziko dira, gure aurreiritzietatik abiatuz (ipuinean ez dira azaltzen, baina baliteke ikasleek ezagutzen dituzten beste bertsioetan azaltzea). Pertsonai bakoitzaren ezaugarri positibo eta baita negatiboak ere azpimarratuko dira. Horrela, hurrengo ariketa egoteko prest aurkituko gara. Ikasle bakoitzari paper zati bat emango zaio (folio laurdena) eta bertan, indibidualki, haien burua pertsonai batenarekin identifikatu beharko dute, paperean idatzi eta zergatia azaldu.
Ariketa honetan anonimotasuna mantendu nahi dugu, bakoitzak bere pertsona aztertzeko lana serio eta zintzoa izan dadin. Paper horiek pote batean sartuko dira eta inork ez ditu begiratuko. Ariketa honekin bakoitzak bere autoezagutza bultzatu eta kontziente egitea izango da.
_________________________________________________________________
AZERIA ETA OTSOA: gezurrak
Irakur ezazu arretaz hurrengoko ipuina:
A zeria basoko animaliarik zoliena da, azkarrena. Ondo baino hobeto daki goseari ihes egiten. Erbiari ez bada, oiloari egingo dio kolpe eta draust, barrura. Ba badiotsuet, behin azeria bazkaldu berri zegoen, hiru oilo gihartsu jan berri. Eta, hainbeste jan ondoren, badakizue, egarri. Ura non aurkituko eta komentu batean sartu zen isil-isilik. Arretaz, fraileak ez esnatzeko. Putzura hurbildu zen eta putzuan galdara bat aurkitu zuen hutsik. Galdara hari lotuta soka bat eta sokaren beste muturrean beste galdara bat uretan igeri. Putzuan ura eta azeriak eztarria siku...
Egarriak bultzatuta, azeria galdaran sartu eta uretara egin zuen salto. Plasta! Eta beheko galdara, zazta, gora. Baina ustegabean azeria preso geratu zen, putzutik atera ezinik. Azeria uluka hasi zen, laguntza eske norbaiti deika.
Ingurura nor hurbilduko eta... sekula ez zenuke asmatuko nor hurbildu zen... Ba,bai, otsoa. Zuek bai azkarrak gero! Hura ere gose. Eta badakizue otsoa animalia basatia eta jatuna dela osoooo jatuna. Aurrean harrapatzen duen guztia, taka, irentsi egiten du. Putzura gerturatu zenean, azeria ikusi zuen barruan eta harritu egin zen.
-“Zer egiten duzu hor barruan?”, galdetu zion.
-“Oilo eder batzuk jan. Etorri, zuretzat ere badago eta”.
Otsoa itsututa zegoen gosearen goseaz eta galdaran sartuta putzura egin zuen jauzi. Imajinatzen duzue, ezta?: otsoa putzuaren sakonera zihoan bitartean azeria gorantza. Azeriak ziria sartu zion, berriro ere. Orain otso iñuzentea zegoen putzuaren barruan. Gau osoa eman zuen han, ingurura ez zelako inor hurbildu.
Egunsentian fraileak joan ziren uretan. Galdara bestetan baino astunago zegoela ikusita, astoari lotu zioten soka. Hura ezustekoa! Galdararen barruan otsoa. Eta badakizue. Historio hauek beti amaitzen dute berdin: Azeria ase eta otsoa bero: A ze egurtua hartu zuena!
Erantzun galdera hauei:
- Zer uste duzu azeriaren jarrerari buruz? Zuk horrela jokatuko zenuke? Noiz eta zergatik?
______________________________________
ZAPATARI TXIROA: duzunarekin moldatzen ikasi
Behin batean jauregi eder batean andra-gizon aberatsak bizi ziren. Nahi adina diru zuten eta, harrigarria bada ere, eskuzabalak ziren. Baina etziren zoriontsuak.
Aurrez-aurre familia txiro bat bizi zen txabola batean. Aita zapataria zen eta amak zazpi seme-alaben ardura zuen, zazpi! Biek ere gogotik egiten zuten lan. Beharko egin! Hala ere etxe hartan oso giro zoriontsuan bizi ziren.
Bikote aberatsa, ordea, beti kopetilun. Haurrik gabe eta beti elkarrekin teman. Ña-ña-ña-ña. Pi-pi-pi-pi.
Eztabaidak eztabaida, bihotz onekoak ziren eta behin senarrak proposamen hau egin zion emazteari:
- "Zapatariaren familiari lagundu beharko genioke".
- "Bai, nik Larrazabaleko jauregia emango nieke", erantzun emazteak.
-"Bizkerreko soroen errentak ere beraientzat", senarrak.
Zapatariari proposatu ziotenean, honek onartu egin zuen oparia eta behin eta berriro eman zizkien eskerrak.
Zapatariaren familiak hurrengo egunean bertan aldatu zuen bizitokia eta zapatariak agur esan zion bere bizibideari, ez baitzuen lan egiteko premiarik. Gauean bapo afaldu eta denak pozik. Afalostean aitak oharra:
-"Haurrok, ondo itxi leihoaki! Bestela lapurrak bisitan izango ditugu eta".
Haurrek primeran egin zuten lo ohe bigunetan, baina gurasoak edozein zaratatxo entzunda urduri jartzen ziren. "Ea lapurrak datozen". Hurrengo egunean gauza bera eta hurrengoan ere antzera: "Haurrok, ez aterik zabalik utzi!", "Haurrok, ez edonori etxean sartzen utzi"...
- "Hau ezta bizimodua!", esan zuen zapatariak. "Beti lapurren beldur! Hartu maletok eta goazen! Nik zapatari lana egiten jarraitu nahi dut"
- "Bai. Diruok itzuli eta bake santua!", erantzun zion emazteak. "Gu ezkara aberatsen bizimodura egokitzen".
Egun hartatik aurrera gauzek beti bezala jarraitu zuten. Aberatsak kopetilun eta txiroak pozik.
Ariketa:
Ikasleak bikoteka jarriko dira eta bakoitzak ipuinean agertzen diren egoerak aztertu beharko dituzte (familiak ondasunak dituenean edo txiroa denean), bakoitzak egoera horren alderdi positiboa eta baita negatiboa ere azalerazi beharko du.
______________________________________
MARIPERTXENTA: estereotipoak apurtu
Marizipriztinek ez du zorioneko galeperrik nahi - Ipuin tradizionalen bertsio desberdina from mayonesaUPV
_________________________________________________________________________________
Orain erantzun galdera hauei:

HANSEL ETA GRETEL: tentazioa
Orain erantzun galdera hauei:
- - Txokolatezko etxera sartuko zinateke? Tranpa bat izan daitekeela pentsatzen duzu?
- - Badakite umeek sorginaren helburua zein den?
- - Zer egiten dute umeek?
- - Bukaera aldatzekotan, nolakoa izango litzake zure bertsioa?
______________________________________
ZAZPI ANTXUMEAK: maltzurkeria
ARIKETA:
_________________________________________________________________
HIRU TXERRIKUMEAK: beldurra
Bideoa ikusi ondoren erantzun zure iritzia emanez hurrengoko galderei. Ondoren, eztabaidatu kideekin:

BERTSIO DESBERDINAK (hiru txerrikumeak, pinotxo, txanagorritxo): ikuspuntu aniztasuna
PINOTXO
HIRU TXERRIKUMEAK
TXANOGORRITXO
___________________________________________________________________________________
TXOTXONGILOEN MATXINADA: diruaren benetako balioa
ZAZPI ANTXUMEAK: maltzurkeria
ARIKETA:
- - Zeintzuk dira protagonistak?
- - Eta antagonista?
- - Nola jokatzen du bakoitzak?
- - Nola bukatzen du otsoak?
- - Antzumeek ondo egin dute?
_________________________________________________________________
HIRU TXERRIKUMEAK: beldurra
Bideoa ikusi ondoren erantzun zure iritzia emanez hurrengoko galderei. Ondoren, eztabaidatu kideekin:
- - Zerezkoak dira txerri bakoitzaren etxeak?
- - Nor da antagonista?
- - Zerezkoa izango litzateke zure etxea otsoak ez botatzeko?
- - Zer egiten dute hiru txerriek otsoari aurre egiteko?
_________________________________________________________________
BERTSIO DESBERDINAK (hiru txerrikumeak, pinotxo, txanagorritxo): ikuspuntu aniztasuna
PINOTXO
HIRU TXERRIKUMEAK
TXANOGORRITXO
___________________________________________________________________________________
TXOTXONGILOEN MATXINADA: diruaren benetako balioa
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina