Orriak

Komikiak

XABI MENDIZALEAK NATURA MAITE DU: hipokresia

Erantzun galdera hauei:
     - Benetan maite du Xabik natura?
     - Esaten duena betetzen du? Hau da, hirian uzten duenetik aldentzen da?
     - Benetan uste ote du Xabik mendian naturaz gozatzen ari dela? Horrela da?
    - Bere buruarekin zintzo jokatuko balu, onartuko luke natura eta baita teknologia ere maite dituela? Zerbait txarra du horrek?
     -  Hobeto da istorioan bezala bere burua engainatzea, ala zintzoa izatea?


BILERA: interesak eta talde-erabakiak hartzea

Irakurri komikia eta bete denon artean taula hau arbelean:


Mari
Tarttalo
Lamia
Nosfe
Basajaun
Gizakiak etortzearen alde dago?






Zergatik?








Komentatu denon artean ateratako ondorioak.
     - Bakoitzak zer defendatzen du?
     - Zuek norekin egongo zinatekete ados?
     - Zer uste duzue erabakiko dutela? Zergatik? Nola helduko dira erabaki hori hartzera?


LAMIA ASPERTUA:prototio bat bete beharra

Egin konparaketa: zelakoa zen lamia hasieran eta nola dagoen bukaeran.

Komentatu eta argudiatu:
     - Zergaitik joan nahiko ote du lamiak hirira?
     - Zer dela eta jantzi behar da horrela hirira joateko?
     - Bera den bezalakoa ezin litzateke hirira joan?
     - Zergatik jartzen ditu arropa konkretu horiek eta ez beste batzuk?
     - Gona eta takoiak jarri ordez beste arropa batekin joan ahalko litzateke? Zeintzuekin? Zergatik batzuekin bai eta besteekin ez?


IZAKI MITOLOGIKOAK ETA XABI MENDIZALEA: lapurretak


Pentsatu eta komentatu bikoteka:
     - Zer uste duzue gertatuko dela ondoren, Xabi eta ahariak elkartzen direnean?
     - Egin simulazio bat: bat Xabi izango da eta bestea aharia.
     - Nor da istorio honetan pertsonai txarra? Zergatik?
     - Zelan konponduko zenuekete zuek horrelako egoera bat?
     - Horrelako gauzak (ez bakarrik argindarrarekin; janariarekin, wifiarekin, ...) gertatzen zaizkizue? Zelan  galarazi hori?


ESKOLAN: besteetaz barre egitea

Talde handian egin ideia bilketa:
     - Zergatik esaten ote du hori Anek?
     - Zergatik egiten dute barre gainerako gelakideek?
     - Ondo dago Anek egin duena?
     - Eta gelakideek barre egitea zuzena da?

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina